lunes, 12 de octubre de 2015

Herriak Garbirik, Zero Zabor-Birziklaiaren bidea Debabarrenean proiektua abian dago!

Debabarrena eskualdea Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutriku udalerrien elkarteak osatzen du eta guztira 73.093 biztanle dauzka. Damazkigun udalerri hauek Debabarrenako udalen mankomunitatea osatzen dute eta Mankomunitatea da hondakinen kudeaketaz arduratzen den tokiko administrazioa. Debanaturak, Debako udalerriko Agenda 21 proiektuan parte-hartu izan du bere sorreratik. Hau dela eta, gure elkarteak bultzatuta, ingurumen heziketaren bidez hondakinen arazoari heldu nahi dio, hiri hondakinen sortze-prebentzioaren arloan sentsibilizazioaren, komunikazioaren eta berrerabilpenaren ekimenak sustatuz. Laburbilduz, hauek izango lirateke proposatu nahi ditugun jarduera nagusiak: komunikazio eta informazio kanpainak, heziketa ekintzak eta jardunaldiak, besteak beste. Hau dela eta, “HERRIAK GARBIRIK, ZERO ZABOR-BIRZIKLAIAREN BIDEA DEBABARRENEAN” proiektua aurkezten dugu, herritarrengan oroar eta, bereziki, Debabarrenako ikastetxeetan hondakinen prebentzioaren gaineko kontzientziazioa areagotzera zuzendutako proiektua.
Damagun egitasmo hau, 2014-2015 urtean zehar Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako proiektuari jarraipena emateko jaioa da. Horrela, era pilotoan martxan jarri izan genuen proiektuak, oraingo deialdi honen bitartez, eskualdera zabaltzea izango luke helburu. Gipuzkoako gizartearen hainbat alorrek hondakinen aferari buruzko kontzientziazio, prebentzio eta formakuntzaren beharra adierazi dute. Eskaera horri erantzuteko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako proiektu hau auzkezten dzizuegu. HERRIAK GARBIRIK, ZERO ZABOR BIDEA-BIRZIKLAIAREN BIDEA DEBABARRENEAN” proiektua, Debabarrenako ikastetxeetan eta herritarrengan oro har hondakinen prebentzioaren gaineko kontzientziazioa areagotzera zuzendutako proiektua litzateke, Zero Zabor eta, Birziklaia zentzu orokorrean, filosofia lantzeko. Debabarrenan gaur egun sortzen ditugun hondakinen %85tik gora birziklagarriak direla jakinda ere, birziklapen tasak ez dira %35ra iristen. Eskualdeko zenbait herrietan, hain zuzen ere Eibar, Ermua, Soraluze eta Elgoibarrek, 5. edukiontzia ezarri dute jada eta beste hainbatetan, herri galdeketaren bitartez laster ezarriko dute ere, Deban eta Mutrikun kasu. Aldi berean, hauetako udalerri batzuetan (Soraluze, Deba, Mutriku) Auzokonpostaia martxan jarri da, birziklaiaren tasak altuagoak lortzeko bidean. Honetaz gain, urtero, Debabarrenako herri guztietan etxeko konpostaiaren kanpainak abian jartzen dira herritar ugari parte-hartzen duelarik.
HELBURUAK
- Eskualde mailan, ikastetxeetan hondakinen prebentzioaren arloan ikasturteko hezkuntza programaren barruan heziketa integrala burutzen duen eskola bihurtzea eta hondakin materiak, ahalik eta gehien zerora murriztea. - Ikasle txikienen artean ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako ohiturak sortzea, eskolan barruan baita eskolaz kanpoko ekintzak burutuz. - Ikasle eta gurasoen artean ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta pentsamendu kritikoa sustatzea (ume-guraso trasmizioa). - Hondakinen gaiaren arloan, proiektu honen bidez, familien eta administrazio ezberdinen inplikazioa lortzea. - Herritarrak, gurasoek bereziki, hondakinen arazoekin kontzientzia hartzea. - Oro har, herrigintzan laguntzea eta zehazki hondakinen kudeaketari dagokionean, herritarra eta ikastetxea lehen mailako protagonistak izatea.
PROIEKTUAREN EKINTZAK Proiektuaren edizio berri honek aurreikusten dituen EKINTZAK ondorengoak izango lirateke: 1. ESKOLAK GARBIRIK-ZERO ZABOR-BIRZIKLAIAREN BIDEA kanpaina eskolarra. Kanpaina eskolarrak ondoren azalduko diren ekimenak aurreikusten ditu:
a. Eskolak Garbirik, Zero Zabor-Birziklaia bidearen Eskola-umeentzako Lehiaketa. b. Zero Zabor-Birziklaia Bidearen tailerrak c. Eskola-Konpostaketa. Konpostgintza ikasgai. Nola ezarri konposta egiteko sistema bat ikastetxean. d. Hondakinen kudeaketa integralaren aholkularitza 2. ESKOLAZ KANPOKO PROGRAMA. Ekintzak. a. "JOLASTEN eta BIRZIKLATZEN" sormen-eskulanak ikasteko tailerra b. IKAS-TAILERRAK HERRITARRENTZAT
c. HONDAKINEN PREBENTZIOAREN EUROPAKO ASTEA DEBABARRENEAN 2015.

No hay comentarios:

Publicar un comentario